Vv.aa. - Testuak 4 Dbh-I.bai.berri

Vv.aa. - Testuak 4 Dbh-I.bai.berri

Vv.aa. - Testuak 4 Dbh-I.bai.berri



Título: Testuak 4 Dbh-I.bai.berri

El autor: Vv.aa.

Editor: Ibaizabal Argitaletxea

Publicado: 31.01.2019

Género: Libros de Texto y Formación

ISBN: 9788483948286

Tamaño: 6.30MB

Idiomas: Español

Formato : PDF, EPUB

Testuak 4 Dbh-I.bai.berri por Vv.aa.

Liburuxka hau argudiozko testuak lantzeko sekuentzia didaktiko bat da. DBHko 4. mailako ikasle eta irakasleentzat prestatu da. Sekuentziako ataza nagusia idatzizko proiektu bat da; baina, idazmena ez ezik, idatzizkoaren eta ahozkoaren ulermena eta ahozko elkarreragina lantzeko ere hainbat aukera eskaintzen ditu materialak. Hori guztia lantzeko abiapuntua ikaslearen liburuxka da, eta webgune honetan bertan liburuxkako hainbat jarduera biltzen dira, euskarri digitalean lan egiteko (“Ikasmaterial elkarreragilea” atalean). Metodologiari dagokionez, bi ikuspegi bateratu dira; hala, testu generoa lantzeko jarduerak testugintza prozesuan trebatzekoekin uztartuta ematen dira. Bestalde, ahalegina egin da ikasleen bizi esperientziekin eta interesekin lotutako komunikazio egoerak eta jarduerak aurkezten. Horrez gain, komunikazio teknologien bitartez lan egiteari ere garrantzia eman zaio, ezinbestekoa baita gaur, bai testugintzan eta bai argitalpen bide gisa ere. Bukatzeko, esan behar da sekuentzia hau egitean beti izan dugula gogoan, hizkuntza eta komunikazioa lantzearekin batera, pentsaera kritikoa eta elkarlanean aritzeko gaitasuna ere garatzen lagundu behar zaiela ikasleei. Materiala • Ikaslearen liburuxka. • Irakaslearen gida (erantzunen liburuxka). • Liburuxkako hainbat jarduera sarean, “Ikasmaterial elkarreragilea” atalean. • Programazioa “Irakasleen gunea - Baliabideak” atalean.

24.03.2019